Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

05.23.09

Manila konexioa- Jon Arretxe

Posted in Sailkatugabeak May 23, 2009 at 22:03 by LeiiRee~*

02.06.09

Zugan pentsatuko dut – Egin beharrekoak

Posted in Sailkatugabeak February 6, 2009 at 8:36 by koldoirakasle

  • Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa iruditu zaizu? (’ongi’ eta ‘gaizki’ bezalako adizlagunak debekatuta)
  • 1000 bat karakteretan laburbil ezazu argumentua.
  • Jordi eta Alaineren artekoak segida izango du? Zergatik? Zergatik ez zuten Jordik eta Andreak ondo onartu hasieran? Zerk eraman zituen jarrera hori aldatzera?
    • Liburua osorik irakurri dut. Liburu hau oso gustora irakurri dut. Polita eta sentimenduz betea dago. Pentsatzen dut liburuan gertatzen den gauza asko errealitatean ere pasa al dira, eta askotan pasatzen dira eta horregatik gustatu zait hainbeste liburu hau.
    • Jordi eta Andrea Bartzelonan bizi dira eta uda guztietan Palomarera joaten dira uda pasatzera bere amarekin batera.

    02.03.09

    Itsaslabarreko etxea – Egin beharrekoak

    Posted in Sailkatugabeak February 3, 2009 at 18:45 by koldoirakasle

    • Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa deritzozu?  (‘ongi’ edo ‘gaizki’ bezalako adizlagun lauak debekatuta) Zergatik?
    • 1000 bat karakteretan laburbil ezazu argumentua
    • Joanari zergatik gertatzen zaio hain nabarmen 16 urte dituelako uda hori? Ba al duzu Joanarekin antzekotasunik? Zein?
    • Liburua osorik irakurri dut, baina duela hilabe gutxi gora behera, orduan ez naiz oso ongi gogoratzen liburu honetaz. Liburu hau irakurri duten klaseko lagunak ez zaiela gustatu ezan didate eta oso aspergarria zela ere, baina niri ez zait hain aspergarria eta arrunta iruditu liburu hau. Badaude kapitulo batzuk oso interesgarriak.

    • Joana atzera begiratzen du hamasei urte zitueneko uda gogoratzeko. Joanak bazuen koaderno more bat, eta bertan gertatzen zitzaion guztia idatzi egiten zuen. Bere gustuko lekua itsaslabarra zen, bertara joaten zen bakardadean haren gauzetan pentsatzeko. Bere eskolan bazegoen oso gustoko zuen mutil bat, Alain hain zuzen ere. Egun batean euria egiten ari zen bitartean Joana euritakoarekin zihoan eta Alain ikusi zuen bustita, aterpe batean errefuziatuta. Joana mutila ikustean harengana hurbildu zen eta aterkiarekin estalita autobusera lagundu zion.

          Beti bezalako egun bat zen, eta Joana bere lekutxora joen zen, itsaslabarrera. Bertara ailegatzean arpa doinu bat entzun zuen. Ez zekien nondik zetorren halako musika. Itsaslabarretik gora joan zen, musikaren bila eta inoiz ikusi ez zuen etxe bat aurkitu zuen. Sartzen zailatu zen, baina euria hasterakoan korrika atera eta motxila adar batean geratu zitzaion, hain azkar hartu zuenez haren koaderno morea jausi zitzaion jakin gabe. Etxera bueltatzean ez zegoela ikusi zuen, eta bere amonari galdetu zion ia etxe hori ezagutzen zuen. Amonak istorio bat kontatu zion.

          Herriko jaiak ziren, eta Joana oso pozik zegoen, Alain eta bere lagunekin joango ziren. Egun batean biak bakarrik geratu ziren eta musuka hasi ziren, biek berdin sentitzen zuten. Mozorro egunean norbait papertxo bat utzi zion bere eskuan. Alain eta Joana bertara joan ziren, koaderno morearen bila. Etxera sartzen saiatu ziren, eta bertako andre batekin hitz egin zuten. Amona hark istorio bat kontatu zien, Joanaren amonarena bezalakoa baina ez zuten sinisten hark esandako guztia. Asko ikertu eta gero berriz joan ziren etxe horretara.

         Haren azken bisita izan zena hasi zen. Soinurik atera gabe sarttu ziren etxean. Etxea sutan hasi zen, eta Joanak konortea galdu zuen, Alain besotan hartu eta etxe hartatik atera zuen. Alain ez zituen begiak irekitzen. Abentura izango zena hondamendi bihurtu zen bat-batean.

    •  Joana uda horretan, abentura asko bizi ditu, baina gehien gogoratuko duena Alain da. Lehenengo bere amodioa, bera laguntzeagatik hil zen, ezingo zuen berriz bere musuak sentitu, ezta beraren magalean egon. 

    12.03.08

    Gezurra eta egia

    Posted in Sailkatugabeak December 3, 2008 at 9:33 by LeiiRee~*

    Kaixo!!

    Hemen nago, blog hau berriro kudeatzeko. Gaur gezurrez eta egiez idatziko dut.

    Gezurra eta egia, kontrako poloak. Baina beti esan behar dugu egia? Nire ustez batzuetan ezin da egia esan, batzuetan egia esaten dugunean beste batzuk mindu ahal ditugu.

    Guztiek esaten digute txarto dagoela gezurrak esatea, baina noizbait galdetu diozue hori esandakoari ea berak gezurrik esaten duen? Galdera horren erantzuna beti izango da  baiezkoa, guztiok esaten ditugu noiz edo noiz gezurrak.

    Beste alde batetik, pentsatzen dugu gezurra esaten badiogu lagun edo familiako kide bati mina aurreztuko diogula, baina egiatan ez da horrela. Denbora batean pozik eta zoriontsu bizi izango da, baina gerrurraz konturatzean ez du poz hori izango, eta gezur txiki batengatik oso txarto pasatuko du.

    Momentu batzuetan egia esan behar da, baina beste batzutan gezurra izango da erantzuna. Baina nola jakin zein mometutan erabili bakoitza? Hori gure baitan dago eta ondo edo gaizki beti erabaki behar dugu.

    Gezurra esaterakoan hau hartu beti kontuan: gezurra entzun nuen Getarian, ni baino lehen zen atarian.  

    Datozen asteetarako zeregina

    Posted in Sailkatugabeak December 3, 2008 at 8:55 by koldoirakasle

    Egun on:

    Idatzi beharko duzu 1000 karaktereko (16 lerro) sarrera bat. Bertan, gezurraz eta egiaz pentsatzen duzuna adierazi beharko duzu, zeure jokaera haiekin eta beste batzuena ere, adibideak jarrita, nahi izanez gero. Ondoren, zeure ikaskideek egindakoa iruzkindu beharko duzu, ikusten dituzun akatsak azalduz eta zeure iritzia emanez. Ados? Lan ona egin. Animo!

    10.29.08

    Blog berria.

    Posted in Sailkatugabeak October 29, 2008 at 9:38 by LeiiRee~*

    Kaixo!! =D

    Leire deitzen naiz eta hau nire lehenengo blog-a da. Sestaon bizi naiz eta Saturnino de la Peña institutuan ikasten dut gizarte zientzietako lehenengo maila. Idazlan hau nire lehenengo sarrera da blog batean. Blog hau sortu dut irakaslea bidalitako lanak hemen egiteko eta horrela bera zuzendu ahal izateko. Honen bitartez irakaslea espero du guk gauzak idaztea eta bide batez gehiago irakurtzeko. Hemen idazten dudana nagusiki klasean idatzitakoa da, baina batzueran etxetik idatziko dut. Pixkanaka-pixkanaka blog hau ondo manejatzen ikasiko dugu gelako guztiak.

    Agur!!

    10.27.08

    Kaixo Mundua!

    Posted in Sailkatugabeak October 27, 2008 at 17:33 by LeiiRee~*

    Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!

    hosting y dominios